XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PAULA - Sendatuko da, ordea...? INIXIO MARI - Ezin, ba, nik esan... Ala ere okerrago zan orain illabete batzuk.
PAULA - Egia da... Malentxo monja joan zan egunean izan zuan izatekoa Joxe errukarriak.
- Elizkizun artara etorri nai zuala ta, gauean ere lanean jardun zuan gaixoak arrobian.
- Danbada batzuk egiteko, dana prest zeukanean, ardagai-ariari su ematekoan, pospolo burua, alakoa, garrauts-saskira erori zitzaion... ta Joxe gaixoa arkaitz artean, ikatza baño beltzago, zearo kizkalduta arkitu zuten bere lagunak...
- Ai, aita, negar-samiña egin nuan egun artan....
INIXIO MARI - Ta ez zan ala ere il!.
PAULA - Joxe orduan il ba'litz, aitona illobian genduan, gaur, aita.
INIXIO MARI - Egia diozu, Paula! Ez digu semeeri ere, iñoiz gure aitak, gaur Joxe'ri egin dion bezelako arrera biguñik egin.
PAULA - Zai zeukan aspalditik eta... INIXIO MARI - Bai... Etorri danean ere, ator, zai nengoan, esan eta besarkada eztitsu bat eman dio.
- Ta gero, ez al'nauk ikusten, galdetu dionean....
PAULA - Joxe'k ezetz erantzun dio.
- Ez dakit nik geiago.
- Zer esan dio gero aitonak?.
INIXIO MARI - Zer? Ikusteko begirik ez, eta negar egiteko bai?
- Asko maite au gure Jesus'ek onela samatzen auenean....
- Ez ikaratu!.
- Oñaze oiek ez dituk betirako.
- Gauaren-ondoren, eguzki garbi zeok, nekearen ondoren zoriona....
- Elduko zaik iri ere, bai....
- Bitartean nere ordezko ik izan bear dek....
- Sukaldeko zizelluan jarriko aiz, nere lekuan jarriko aiz, nere aginpidien-jabe ipintzen aut.
- Ni ba'nintz bezela begiratuko ditek....